Print this page
Aurten, Olentzerok ikatza ekartzeaz gain, Mari Domingik ere bere ukenduak ekarriko dizkigu.
17
Urr
2022

Aurten, Olentzerok ikatza ekartzeaz gain, Mari Domingik ere bere ukenduak ekarriko dizkigu.

Bisitarako tokia hartu!

Bisitarako tokia hartu!

 

Bisita Euskal Burdinaren Museoan hasiko da, Olentzeroren eta Mari Domingiren istorioa ezagutzeko ipuin baten bidez.

Ondoren, bisitariek Olentzero eta Mari Domingi aurkitu beharko dituzte parkean zehar, Burdintxoren laguntzarekin. Bisita burdinolan amaituko da eta bertan protagonistak ezagutzeko aukera izango dute.

Bisitak azaroaren 5ean hasiko dira eta azaroko larunbat eta igande guztietan izango dira. Bestalde, abenduan bisita 2, 3, 4, 5 ,6, 7, 8, 9, 10, 11, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22 eta 23an egin daiteke.

Aurten sarrerak internet bidez erosiko dira Lenburren web orrialdean, www.lenbur.com.

Legazpiarrentzat txanda batzuk gordeko dira, abenduaren 17an eta 18an, non erreserbak telefonoz, emailez edota Mirandaolako turismo bulegoan egin beharko dira