Print this page
Urriaren 31ra arte eska daitezke eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntzak
20
Urr
2022

Urriaren 31ra arte eska daitezke eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntzak

Honez gero 55 eskaera jaso dira

Honez gero 55 eskaera jaso dira

 

Legazpiko familiek urriaren 31ra arte eskatu ahal izango dute eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntza, Udaleko webguneko Egoitza elektronikoaren bidez nahiz aurrez aurre Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda (ordutegia: 7.30-15.00).

Honez gero, 55 eskaera jaso dira. Iaz 96 jaso ziren.

Udal Hezkuntza zerbitzutik gogorarazten duten bezala, familia bakoitzak eskaera BAKARRA aurkeztuko du. Eskabide-ereduarekin batera, fakturak aurkeztu beharko dituzte eta urriaren 31ra bitartean egindako erosketen fakturak onartuko dira.

Laguntza hauen helburua bikoitza da: familiei laguntzea seme-alabak eskolatzeak dakarren gastuan, eta tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzea.

Laguntzak familia-errentaren arabera izango dira. Horrela, eskola-materiala Legazpiko dendetan erosteko laguntzak 70 eta 140 euro bitartekoak izango diraseme edo alaba bakoitzeko. Informatika-ekipoak Gipuzkoako Lurralde Historikoko dendetan erosteko laguntzak berriz, 100 eta 350 euro bitartekoak izango dirafamilia bakoitzeko.

Izapidearen fitxa