pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gure dendak. Atzo, Gaur eta Bihar…
23
Urr
2022

Gure dendak. Atzo, Gaur eta Bihar…

Tokiko merkataritzaren garrantziaz kontzientziatzeko Ilintiren kanpaina

Tokiko merkataritzaren garrantziaz kontzientziatzeko Ilintiren kanpaina

 

Bila itzazu Legazpiko dendetako argazki zaharrak Ilintiko dendetako erakusleihoetan.

Erosketa bakoitzean txartel bat banatuko da, argazkiekin zerikusia duen galderekin.

Kanpainan parte hartzeko, galderei behar bezala erantzun eta txartela kanpainan parte hartzen duen denda batean entregatu beharko duzu azaroaren 5a baino lehen.

Egoki erantzundako txartelen artean 500 €-ko erosketa-bonoa zozkatuko da Ilintiko dendetan gastatzeko.

 

Gure dendak, Atzo, Gaur eta Bihar...  izeneko erakusketa Legazpiko dendetan jarritako 42 argazkik osatzen dute. Argazki horiek gure saltokiaren historiaren zati bat dira, atzokoa. Saltoki historiko eta enblematikoak gure udalerriaren historiaren ezaugarri dira. Tokiko eta hurbileko saltokiak izan ziren, gure biztanleen artean harremanak sortu zituztenak.

 

Gaur egun, saltoki horietako batzuk ez dira existitzen, baina beste batzuek garai eta kontsumo-modu berrietara egokitzea lortu dute, zerbitzuari balioa emanez eta bezeroen konfiantza lortuz, eta gure kaleei bizia eta argia emanez.

 

Eta nolakoak izango dira saltoki hauek bihar? Zer egongo da gure kaleetan? Banaketa talde handiek eta internetek gure herriko denda guztiak eta historiaren zati bat desagerraraziko dituzte? Denok gara erantzule: Merkataritza, premia aldakorrei erantzuten jakin behar duelako; eta bezeroak, beren erabakiekin saltoki horiek izaten jarrai dezaten laguntzen dutelako.

Albiste guztiak