Print this page
Legazpiko haurreskoletan, matrikula zabalik etengabe
25
Urr
2022

Legazpiko haurreskoletan, matrikula zabalik etengabe

2021 eta 2022 urteetan jaiotakoentzat

2021 eta 2022 urteetan jaiotakoentzat

 

Legazpiko haurreskoletan hasteko matrikula zabalik dago etengabe. Haurreskolak Partzuergoak izen-emate bakarra ezarri du apirilean, hurrengo ikasturtea hasteko. Horren ondorioz, urriko eta urtarrileko beste bi izen emate aldiak bertan behera geratu dira; beraz, apirileko izen-ematetik kanpo, 2021ean eta 2022an jaiotako seme-alabak dituen edozein familia zuzenean joan daiteke Legazpiko bi haurreskoletako edozeinetara, ikasturtean zehar hasteko.

Dakizuenez, Legazpin 2 haurreskola daude: San Juan Haurreskola eta Itxaropen Haurreskola. Biak publikoak dira, Haurreskolak Partzuergokoak, Eusko Jaurlaritza eta udalerrien arteko hitzarmenetik sortutakoak.

Haurreskolen helburu nagusia

Haurreskolen helburu nagusia familiei hezkuntza- eta laguntza-zerbitzua ematea da. Haurreskolek 0 eta 2 ur bbitarteko haurren zaintza integrala eta hezkuntza hartzen dituzte kontuan, haurren gaitasun fisikoak, afektiboak, sozialak eta intelektualak behar bezala garatzen laguntzeko.

 

Oro har, Partzuergoko haurreskolen ordutegia 7:45etik 16:00etara da. Familia-beharren arabera, 7:30etik 18:30era arte luzatu ahalko da, betiere gutxienez 3 haur batera egonez gero. Haurrak ezingo dira egunero 8 ordu baino gehiago haurreskolan egon.

Haurreskola bakoitzaren funtzionamendua ezagutzeko edo edozein zalantza argitzeko, haurreskolekin jar zaitezkete harremanetan,  e-postaz edo telefonoz, 9:00etatik 14:00etara.

 

San Juan Haurreskola

San Juan auzoa, 17

Tel.: 687 26 56 39 (berria)

E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Itxaropen Haurreskola

Itxaropen auzoa, 15-16

Tel.: 943 73 37 78

E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Informazio gehiago www.haurreskolak.eus Informazio orokorra / Familiak atalean

Ikusi Informazio-orria – 2022-2023 ikasturtea