Print this page
Azaroan Musika 2022
26
Urr
2022

Azaroan Musika 2022

Emanaldiak, Azaroak 1,5,12,13,19,20 eta 27an

Emanaldiak, Azaroak 1,5,12,13,19,20 eta 27an.

 

Urriko kontzertu sortaren ondoren, Azaroaren 1ean hasiko da Azaroan Musika zikloa Legazpin, eta aurtengoan bai, ohiko bidea egingo dugu, herriko musika elkarteek sustatu eta kudeatutako emanaldiak eta horien osagarri kultura zerbitzuak proposaturiko ikuskizunekin.

Aldaketa nabarmenena herriko elkarteek eskaintzen duten Santa Zezilia kontzertuaren agertoki aldaketa izango da, Urbeltz Pilotalekuan eskainiko baitute beren kontzertua.

 

Hona, aurtengorako prestatu den egitarau osoa:

  • 1, ASTEARTEA: “Gala lirikoa. Opera eta zarzueletako ariak”.Cesar Vallejo, pianojelea, Marta Huarte,sopranoa, Elena Miral,sopranoa, Julen Jimenez,tenoreaeta Darío Maya,baritonoa. 19:00ean Latxartegi Aretoan. Santikutz Abesbatzak sustaturik.
  • 5, LARUNBATA: “Ugaoko Sarea abesbatza”. 20:00etan Legazpiko Parrokian. Santikutz Abesbatzak sustaturik.
  • 12, LARUNBATA:”Donostiako Txistulari Banda”. 19:00etan Latxartegi Aretoan. Goiz Deia Txistulari taldea eta herriko beste eragile batzuen parte hartzearekin.
  • 13, IGANDEA:“Bidaia on amona Braulia”. Jazzbana Ensenble taldearekin. 12:30ean Latxartegi Aretoan. Publiko guztiarentzako emanaldia.
  • 19, LARUNBATA: Santa Zezilia Kontzertua: Santikutz Abesbatza, Goiz Deia Txistulari Taldea, Alaitasuna Errondaila eta Legazpi Musika Banda”. 19:00etan Urbeltz Pilotalekuan.
  • 20, IGANDEA:“Elvis Gospel”, Goiko Gela taldearen eskutik. 12:30ean Latxartegi Aretoan.
  • 27, IGANDEA: ”Ibili munduan”. Garikoitz Mendizabal, Aitor Furundarena, Angel Unzu eta Iñaki Telleria. 12:30ean Latxartegi Aretoan.

 

Aurtengoan ere zikloak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren diru-laguntza izango du.

Emanaldi guztiak doakoak izango dira, eta muga bakarra espazioen edukiera izango da.

 

Eta musika izango da protagonista ohi bezala Azaroaren 16 eta 23an Kultur Etxeko Areto Nagusian eskainiko den Opera saioan. Häbdel-en Alcina eskainiko da 2 zatitan, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloaren baitan.

Musika Eskolak berriz, azaroaren 22an egingo du Santa Zezilia kalejira.

Zine-Klubak ere, bat egin nahi izan du zikloarekin eta azaroaren 4an, Paula Labordeta eta Gaizka Urrestiren ”Labordeta, un hombre sin más”. filma eskainiko du.

 

Aurrerantzean ere izango duzue ekitaldi bakoitzaren berri zehatzagorik.

Ikusi programaren egunez-egunekoa