Print this page
Euskararen erabilera Legazpin
26
Urr
2022

Euskararen erabilera Legazpin

2021eko kale-neurketaren arabera, % 33,9koa da euskararen erabilera

2021eko kale-neurketaren arabera, % 33,9koa da euskararen erabilera

 

Datu horren berri eman genuen joan den uztailean argitaratutako albistean.

Gaurkoan adinaren arabera jasotako erabilera-datuak emango ditugu.

Hauek dira adin-taldeak eta adin tarte horietan neurtu den euskararen erabilera:

 

Taldeak

Adin-tartea

Erabilera (%)

Haurrak

2-14 urte

47,6

Gazteak

15-24 urte

48,3

Heldua gazteak

25-44 urte

42,0

Heldu nagusiak

45-64 urte

20,3

Adinekoak

64tik gorakoak

17,1

 

Helduen artean gazteak eta nagusiak bereizi dira azkeneko neurketan baina aurrekoetan ez zegoen bereizketa hori; beraz, aurreko neurketarekin alderatzerakoan batera hartu dira.

 

Eta zer ikusiko dugu datu horiek orain dela 5 urteko datuekin alderatzen baditugu? Ikus dezagun:

 

Taldeak

Adin-tartea

2016 (%)

2021 (%)

Haurrak

2-14 urte

49,1

47,6

Gazteak

15-24 urte

34,0

48,3

Helduak

25-64 urte

29,1

29,8

Adinekoak

64tik gorakoak

14,6

17,1

 

Bi datu azpimarratzekoak, bat oso positiboa eta bestea ez horrenbeste:

  • Horrela, gazteak izan dira euskararen erabileran goraka nabarmen egin dutenak, 14 puntuko igoera bost urtetan. Hori ikaragarria da eta herriko gazteak zoriondu eta horrela jarraitzera animatu nahi ditugu.
  • aldiz, haurren artean zertxobait jeitsi egin da erabilera, puntu eta erdi. Ez da jeitsiera handia baina joera bat adierazi dezake horrek eta beheranzko joera hori irauli beharrean gaude, euskarazko aisialdi eskaintza zainduz eta areagotuz.

Erabileraren datuak eremuka