Print this page
Baso-suteetarako larrialdi-fasearen 1. EGOERA deklaratu da
28
Urr
2022

Baso-suteetarako larrialdi-fasearen 1. EGOERA deklaratu da

Alerta laranjan gaude baso-sute arriskuagatik

Alerta laranjan gaude baso-sute arriskuagatik

 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatu zuen atzo, osteguna, sute-arriskuagatik, eta gaur, ostirala, Euskal Autonomia Erkidegoko Baso Suteetarako Larrialdi Planaren larrialdi-fasearen 1. egoera deklaratu du.

Egun hauetan, Euskalmetek 30 ºC-tik gorako tenperaturak izango ditugula aurreikusten du, baita hegoaldeko haizearen intentsitate handia ere, eta ez da euririk espero. Horren ondorioz landaretza oso lehor dago eta euririk espero ez denez, sute-arriskua oso handia da.

Baso-suteetarako larrialdi-fasearen 1. egoera baso-sute batek eragin ditzakeen kalteek basokoak ez diren ondasunei eragin diezaieketenean eta baso-kaltea handia izan daitekeenean deklaratzen da.

Horregatik, baso-suteak saihesteko, debekatuta dago sua egitea edo sutea sor dezakeen jarduerarik egitea, hala nola barbakoak, nekazaritza eta basogintzako eremuetan makinak erabiltzea, uztondoak erretzea, eta abar…

 

Horregatik, Udalak zuhurtziaz, erantzukizunez eta prebentzioz jokatzeko eskatzen die Legazpiko herritarrei.

 Baso-suteak saihesteko gomendioak jarraitu