Print this page
Azaroan Musika. Santikutz Abesbatza eta Sarea Abesbatza (Ugao)
02
Aza
2022

Azaroan Musika. Santikutz Abesbatza eta Sarea Abesbatza (Ugao)

Azaroaren 5ean,larunbata, 20:00etan Legazpiko Parrokian

Azaroaren 5ean,larunbata, 20:00etan Legazpiko Parrokian.

Azaroan Musika Zikloko bigarren kontzertua ere Santikutz Abesbatzak sustatu eta kudeatuko du eta beraiek ere kantari arituko zaizkigu.

Ugaoko (Bizkaia) Sare Abesbatza gonbidatu du Santikutz Abesbatzak beraiekin batera kontzertua eskaintzeko.

 

Ugarteko Sarea Abesbatzak 2003. urtean ekin zion bere ibilbideari, herriko gazte talde baten egonezin eta ekimen musikalaren ondorioz eta Ugao-Miraballeseko Udalaren babespean. Abesbatzak musika korala bere alderdi guztietan sustatzea, irakastea eta zabaltzea du helburu. Gaur egun, 35 ahots mistok osatzen dute.

Interpretatzen duen musika askotarikoa da; konposizio klasikoak, garaikideak, herrikoiak, musika sakratua, pop-a eta euskarazko programa zabala, betiere kolore eta dinamismo ukitu batekin.

Kontzertu ugari eskaini ditu, hala toki- eta autonomia-mailan (Bilboko Campos Eliseos, Arriaga eta Euskalduna antzokietan, Guggenheim Museoan, Donostiako Victoria Eugenian, Miarritzeko Gare Du Midi edo Bilboko Elkarte Filarmonikoan, besteak beste …), estatuan (Tutera, Gijon, Hecho, Roa de Duero, Almazan eta Talavera de la Reinan) eta nazioartean (Italiako Toskanan eta Bruselako Euskal Etxean).

Era berean, Txorierriko eta Amurrioko Gabon-kanten Jaialdietan, “Iralabarriko Kontzertu Koralen XIV. Edizioan”, “Indautxuko Kontzertu Sakroetan” eta “Enkarnazioaren 500. Urteurrenean” parte hartu du, eta “SILBOBERRI"-k Durangon antolatutako kontzertuetan eta Bermeoko HABANEREN zikloan ere parte hartzen du.

"UGAO MENDI TALDEA" eta "UGAO FUTBOL TALDEA"-ren ereserkiak grabatu ditu, eta "Choir Fusión", "Magnificat - A Tribute to John Rutter", "M eme M" (Mari Emakume Mitologikoa), Olaeta balletarekin batera "Jaietan" ikuskizuna, "Ken Zazpi Ahotsez" eta Bizitegiren aldeko Fair Saturday proiektuetako parte izan da.

Gure abesbatzak musika bizitzeko eta sentitzeko duen gogoaren ondorioz, ETBko "AHOTSAK" saioan parte hartu du eta finalista izatera iritsi da.

Gaur egun, musika koralean 25 urtetik gorako esperientzia duen Jose Angel Robles musikari dinamiko, konpositore eta moldatzaileak zuzentzen du.

Bere batutak Larrabetzuko "Gaztelumendi Abesbatza" abesbatza, "Abots Ederra" ganbera abesbatza, Barakaldoko "Kantarte-Zigor Gazteder" eta 16 urtez "Bizkaiko Ingeniarien abesbatza"-ko ahotsak gidatu ditu, besteak beste.

Gaur egun, "Nervión Kanta" musika-proiektu berria garatzen ari da, "Basauri Koral Elkartea"-ren eta " UGAOKO SAREA ABESBATZA"-ren musika-zuzendaritzarekin batera.

 

Hona, eskainiko diguten egitaraua:

SANTIKUTZ ABESBATZA (Legazpi)

Zuzendari: MARIAN LASA

 

SAREA ABESBATZA (Ugao)

1.- AVE MARÍA - Frank Xaver Engelhart

2.- HASTA MI FINAL - IL Divo / Ar. J.A. Robles

3.- LORETXOA - Lertxundi / Ar. J.A. Robles

4.- XALBADORREN HERIOTZA - Xabier Lete / Ar. Ius Pérez

5.- TXALAPARTA - Gorka Knorr / Ar. J.A. Robles

6.- AITORMENA - Hertzainak / Ar. J.A. Robles

7.- ITSASOA GARA - Ken Zazpi / Ar. Ius Pérez

8.- SAGARRA JO - Kalakan / Ar. Jabier Ituarte

(PROPINA) - BAGA BIGA HIGA - (Mikel Laboa)

Piano: ALBERTO GARAIO Guitarra: ENEKO MARTINEZ

Flauta: IRAIDE BILBAO Percusión: MARKEL GONZÁLEZ

Director: JOSÉ ÁNGEL ROBLES

 

ELKARREKIN

1.- TXANTON PIPERRI - B. Zapirain

 

Sarrera doan tokiak bete arte.

  1. UKUTHULA - Tradicional Zulú
  2. IKUSTEN DUZU - L. Urteaga
  3. GOIZIAN ARGI HASTIAN.-.A. Lesbordes
  4. EL ROSSINYOL.-.P. Moya
  5. TXORIA TXORI.-.M. Laboa
  6. CAN´T HELP FALLING IN LOVE.-.E. Presley
  7. O VOSO GALO COMADRE.-.M. Groba