Print this page
“Jubilazioa eta belaunaldi-erreleboa” denderientzako tailerrak
08
Aza
2022

“Jubilazioa eta belaunaldi-erreleboa” denderientzako tailerrak

Izena eman behar da. Doakoak dira

Izena eman behar da. Doakoak dira.

 

Merkataritza Bulegoak, Ilintik eta Legazpiko Udalak herriko merkatarientzat garrantzi handiko bi tailer antolatu dituzte elkarrekin.

 

Bi gai hauek landuko dira:

 

Autonomoen jubilazioaAzaroaren 17an

Noiz hasi behar da jubilazioa planifikatzen?

Badakizu zein adinetan jubila zaitezkeen?

Zenbat urte kotizatu behar dira?

Zenbat kobratzen du autonomo batek jubilazioan?

Hilero ordaintzen duzunarekin, zer eskubide dituzu?

Zer egin behar duzu prestazioaren zenbatekoa handitu nahi baduzu?

 

Negozio txikien transmisioaAzaroaren 24an.

Pentsatu duzu negozioarekin zer egin jubilatzen zarenean?

Zure negozioa langabe batentzat aukera izan daiteke?

Badakizu zer hartu behar duzun kontuan negozioa traspasatu nahi baduzu?

 

Bi tailerrak Legazpiko Kultur Etxeko Ikastaro Gelan izango dira, 14: 00etatik 16: 30era

Izen ematea