Print this page
Donostiako Txistulari Banda eta Legazpiko lagunak. AZAROAN MUSIKA
08
Aza
2022

Donostiako Txistulari Banda eta Legazpiko lagunak. AZAROAN MUSIKA

Azaroaren 12an, larunbata, 19:00etan Latxartegi Aretoan

Azaroaren 12an, larunbata, 19:00etan Latxartegi Aretoan.

 

Azaroan Musika Zikloa aurrera doa eta oraingoan Goiz Deia Txistulari taldearen eskutik datorkigu Donostiako Txistulari Banda.

 

Donostiako Udalaren Txistulari Banda zortzi musikarik osatzen dute. Eginkizun ugari eta askotarikoak ditu. Gaur egungo

formazioa (José Igancio Ansorena, Aitor Arozena, Jagoba Astiazaran, Juan Vega, Ion Irazoki, Jokin Kanpion, Agustín Laskurain, Francisco Lera, Julio García eta Aitor Gastón) ez da, inola ere, aurrekoak baino kaskarragoa. Are gehiago, urrutiagoko mugetaraino iritsi da.

Ez da harritzekoa, kontuan izanda bandako kideek gogotik landu dituztela instrumentuaren alderdi desberdin asko, tradizionalak batzuk eta berri-berriak besteak. Errepertorio herrikoia ondo baino hobeto ezagutzen dute eta ganbera musika ere jotzen dute, bakarka nahiz beste ahots zein instrumentu talde batzuekin batera. Errepertorio aberatsa, askotarikoa eta kalitate handikoa dute.

Musikari horietako sei txistulari edo danbolin-joleak dira, hau da, euskal txistu eta danbolinaren familiako tresnak jotzen dituzte (txirula edo txilibitua, txistua eta silbotea, zein bere danbolinarekin) eta beste biak perkusio jotzaileak dira. Denak musikari profesionalak eta tituludunak dira eta, musika jotzeaz gain, irakasle lanak ere egiten dituzte Donostiako Udalaren Musika Eskolan. Haietako bik, gainera, tronpeta jotzen dute.

Udal bandako txistulariek, tresna tradizional horiez gain, beste hauek ere jotzen dituzte: teklatuak, baxu elektrikoa, perkusio arloko asko (marinba, lira, e.a.), flauta eztiaren familia, kornetoa, serpentoia... Eta maiz, tokiaren eta momentuaren arabera, beste musikariekin batera jotzen dutenez (tronpeta, fagota, biolina... edo ahotsak), TALDE POLINSTRUMENTAL ETA ALDAKORRA dela esan ohi da.

Emanaldirako prestatu duten egitarauan lagun izango dituzte, Goiz Deia Txistulari taldea, Doinua Abesbatza, Bertso Olariak, Herri Danborrada eta Korosti eta Sustraiak Dantza taldeetako dantzariak.

 

Sarrera doan tokiak bete arte. Latxartegi Aretoko ateak 18:30ean irekiko dira.

Ikusi programa

Ikusi kartela