pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Silo-bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren bilketa zerbitzua
13
Aza
2022

Silo-bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren bilketa zerbitzua

Azaroak 15, asteartean,  egingo da bilketa

Azaroak 15, asteartean,  egingo da bilketa.

 

Silo-bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren bilketa zerbitzuaren datak jakinarazten dizkizuegu.

Bilketa hilean behin egingo da (hileko 3. asteartean) eta jadanik hilabete bakoitzeko egunak izendatuta daude

2022 urtea:

  • Azaroak 15
  • Abenduak 20

plastikoabezperan, astelehenean, atera beharko da.

LEGAZPIko herrian bilketa puntuak ondorengoak dira:

  • Egialde auzoan, “tiro al plato”ko instalazioen sarreran
  • Brinkola auzoan, zerrategian.

Oharrak:

 

- Birziklatzeko arazoak ematen dituztenez, plastikozkoak ez diren sokak ez ateratzea eskatzen da; plastikozko bidoirik ere ez.

- Plastikozko sokak, beste plastikoetatik berezituz, aparte atera behar dira, BI MULTZO EGINEZ, BATEAN PLASTIKOA, BESTEAn SOKAK.

- Mineralen zakuak atera ahalko dira, denak zaku batean sartu eta muturra sokatxo batez itxita.

- Mesedez plastikoak bezperatik atera (astelehenean) eta ez beste edozein egunetan.

 

Argitasun gehiago nahi izanez gero, deitu GOIMENeko 943 16 12 44 telefonora

Guztion partaidetza aurrez eskertuz agurtzen gara.

Albiste guztiak