Print this page
Ipuin laburren lehiaketa
12
Aza
2022

Ipuin laburren lehiaketa

Martxan da Ipuin labur-labur-laburren 3. lehiaketa!

Martxan da Ipuin labur-labur-laburren 3. lehiaketa!

 

Euskaraldiaren herri-batzordeak herri mailako ipuin-lehiaketa antolatu du. Aurtengoa 3. edizioa izango da eta Euskaraldiaren baitan gauzatuko da. Gehienez, ipuinek 11 lerro izango dituzte. Ipuin lehiaketak hiru kategoria izango ditu:

  • 1. kategoria, LH
  • 2. kategoria, DBH
  • 3. kategoria, 16 urte edo gehiagokoena

Gaiak:

  • 1. eta 2. kategoriakoentzat: “Nire mugikorrari euskaraz egiten diot”
  • 3. kategoriakoentzat: “eta momentu horretan Ahobizi/Belarriprest izatea pentsatu nuen”

Ipuinak Laubide auzoan eta Kale Nagusian egongo diren etxoletan utzi behar dira azaroaren 18tik abenduaren 2ra.

 

Sariak, berriz, erosketa–bonoak izango dira, herriko merkataritza- edo ostalaritza-establezimenduetan erabiltzeko:

  • 1. kategoria: 50 €-ko erosketa-bonoa
  • 2. kategoria: 100 €-ko erosketa-bonoa
  • 3. kategoria: 200 €-ko erosketa-bonoa

Hemen lehiaketaren oinarriak

Irakurri oinarriak, animatu eta parte hartu!