Print this page
“Alcina” Opera Azaroan Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan
10
Aza
2022

“Alcina” Opera Azaroan Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

Bi zatitan eskainko da: Azaroaren 16an eta 23an, asteazkenak, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian

Bi zatitan eskainko da: Azaroaren 16an eta 23an, asteazkenak, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian.

G.F. Händelen “Alcina” opera eskainiko da Azaroan, lehen zatia azaroaren 16an eta 2.a azaroaren 23an. Bi saioak 18:30ean Kultur Etxeko areto nagusian.

 

FITXA TEKNIKOA

Hiru ekitaldiko opera serioa. Georg Friedich Händel (Halle-Alemania 1684-Londres 1759) musikariak konposatu zuen. Libretoa anonimoa da, Ricciardo Broschiren “L’isola di Alcina” (Erroma, 1728) operaren libretoan oinarrituta eta, azkeneko hori Ludovico Ariostoren Orlando sumindua XVI. mendeko poema epikoan oinarrituta. Kasu honetan poemaren VI. eta VII. kantuak erabili dira, Ruggiero zaldunaren eta Alcina sorginaren arteko maitasuna.

 

IRAUPENA: 159 min.

 

PERTSONAIAK:

Alcina(Catherine Naglestad)

Sorgina, Ruggiero maite du

Soprano

Ruggiero (Alice Coote)

Alcinak preso duen zalduna

Mezzo

Bradamante-Ricciardo (Helene Schneiderman)

Ruggieroren neskalaguna

Mezzo

Morgana (Catriona Smith)

Alcinaren ahizpa, Oronte maite du

Soprano

Oronte (Rolf Romei)

Alcinaren jenerala, Morganaren maitalea

Tenor

 

Staatsorchester Stuttgart

Zuz. / Dir.:Alan Hacker

 

Stuttgarteko Staatsoper antzokian grabatua 1999an.

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da