pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Abian da Belaunaldi arteko I. Sukaldaritza Lehiaketa
15
Aza
2022

Abian da Belaunaldi arteko I. Sukaldaritza Lehiaketa

Izen emate epea azaroaren 15etik 29ra izango da

Izen emate epea azaroaren 15etik 29ra izango da.

 

GizarteLabek abian jarritako lehen esperientzia izango da.

GizarteLab esperimentazio sozialeko laborategia da, Aldundiak eta Udalak sustatua, eta 2019an jarri zen abian, hurrengo urteetan datozen eraldaketei aurre egiteko, eraldaketa demografikoa besteak beste,   herritarrok garatu behar ditugun gizarte-gaitasunak lantzeko.

Pandemiak behartutako geldialdi baten ondoren, GizarteLab hazi egin zen 2021ean. Pertsona gehiagoz hornitu zen, eta biztanleriaren zahartzeari eta belaunaldien arteko harremanak sendotzeko beharrari heldu zion.

GizarteLaben parte hartzen ari diren pertsonek identifikatutako erronketako bat da herritarrek gizarte-zentroari buruz duten pertzepzioa aldatu behar dela, erretiratuen topagune gisa soilik ikusten bai dute.

Aurten Buztintengiren 25. urteurrena ospatzen dela aprobetxatuz, GizarteLabek lehiaketa gastronomiko desberdin batekin ospatzea proposatu du; parte hartuko duten taldeak belaunaldien artekoak izango dira eta garrantzitsuena ez da prestatzen dena izango, baizik eta prozesuan zehar eta ondoren, gizarte zentroan, prestatutako platerak dastatuko direnean sortuko harremanak.

Beraz, ohikoa ez den lehiaketa gastronomiko bat proposatzen da, non talde irabazle bat baino gehiago egongo den eta epaimahaiak oso ohikoak ez diren alderdiak kontuan hartuko dituen, hala nola originaltasuna, aurkezpena , talde giroa eta txukuntasuna.

Horrela, Belaunaldi arteko I. Sukaldaritza Lehiaketa. Abenduaren 3an, larunbata, eguerdiko 12:00etan Azokan egitea proposatzen da. Prestatu beharreko platerak entsalada eta patata tortilla izango dira.

 

Oinarriak:

  • Elkarren artean 25 urteko aldea duten 3 pertsonako taldeak (gutxi gorabehera)
  • Gutxienez emakume bat egongo da talde bakoitzeko.
  • Pertsonek banaka edo taldea osatuta eman ahal izango dute izena.
  • Hainbat sari egongo dira, hala nola tokiko merkataritzan gastatzeko bonuak eta zinemarako bonuak.

Legazpik komunitatean aurrera egin behar duela uste baduzu, izena eman egun dibertigarri eta ezberdin batez gozatzeko. Zain gaituzu!

Izen-ematea: azaroaren 15etik 29ra,

  • Buztintegin edo
  • Udalaren kanaletan:

formulario hau betez

edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan

 

Albiste guztiak