Print this page
Alkoholaren arriskuak murrizteko programa ikastetxeetan
18
Aza
2022

Alkoholaren arriskuak murrizteko programa ikastetxeetan

15 urteko neska-mutilekin egingo da

Beste urte batez, udaleko Hezkuntza zerbitzuak herriko ikastetxeetara eramango du alkoholaren arriskuak murrizteko programa. Esku-hartzea 15 urteko neska-mutilekin egingo da eskola orduetan. Haztegi ikastolan azaroaren 18an eta 22an eta Olazabal institutuan abenduaren 1ean.

 

Neskek eta mutilek alkoholaren kontsumoarekin lotutako arriskuez eta kalteez jabetzea lortu nahi da, jarrera arduratsua hartu ahal izateko informazio nahikoa izatea eta, kontsumitzea erabakitzen badute, bere burua zaintzen ikastea.

 

Alkohola kontsumitzearekin lotutako arriskuak murrizteko programa bat da, Eusko Jaurlaritzarekin eta herriko ikastetxeekin lankidetzan aurrera eramaten dena, Ortzadar Fundazioaren gidaritzapean.

 

Gabonak pasa eta gero, gurasoen txanda izango da. Ikasleekin egindako lana ardatz hartuta, urtarrilean gurasoentzako hitzaldi-tailer bat antolatuko da Kultur etxean.