pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udaletxearen argiztapen berezia azaroren 21etik 25era
22
Aza
2022

Udaletxearen argiztapen berezia azaroren 21etik 25era

Indarkeria matxistaren aurkako borroka aldarrikatzeko

Indarkeria matxistaren aurkako borroka aldarrikatzeko

 

Beste urte batez, azaroaren 25ean indarkeria matxistaren kontrako aldarria egin nahi dugu. Ozen esan, indarkeria matxistaren forma ororen kontra gaudela, eta horiek betetzen duten funtzio soziala, hau da, emakumeak kontrolatzea eta haien askatasuna murriztea gaitzesten dugula.

Beraz, indarkeria matxista indarkeria sistemikoa dela adierazten dugu. Indarkeria horren adierazpideak fisikoak, psikologikoak, sexualak eta ekonomikoak dira, eta emakumeen eskubideak eta autonomia onartzen ez dituzten sineste patriarkalak dituzten eta emakumeen kontrolpean mantendu nahi dituzten gizonek gauzatzen dute. Horrela, hertsatuz eta bortizkeriaz, emakumeen oinarrizko eskubideak bere osotasunean erabiltzea eragozten dutelarik.

 

Indarkeria matxistaren aurkako borroka aldarrikatzeko, Udaletxea more kolorez argiztatuko da azaroaren 21etik (astelehena) 25 era (ostirala).

Albiste guztiak