pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Belaunaldi arteko 1.Sukaldaritza-Lehiaketa abenduaren 3an
22
Aza
2022

Belaunaldi arteko 1.Sukaldaritza-Lehiaketa abenduaren 3an

Hiru pertsonako taldeak osatuko dira, eta 25 urteko aldea izango dute, gutxi gorabehera, beren artean

Hiru pertsonako taldeak osatuko dira, eta 25 urteko aldea izango dute, gutxi gorabehera, beren artean.

 

Joan den astean jakinarazi genuenez, Belaunaldi arteko sukaldaritza-lehiaketa izango da GizarteLABek Legazpin egitea proposatu duen lehen esperientzia.

Legazpiko Udala, Aldundiarekin batera, belaunaldien arteko harremanak indartzearen garrantzia lantzen ari da, etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko.

Esparru horretan, GizarteLab, Eusko Ikaskuntzako esperimentazio sozialeko laborategiak,  proiektuaren baitan bildu den taldeak gizarte-zentroaren funtzioari buruz hausnartu du, eta honakoa ondorioztatu du: gizarte-zentroa hainbat belaunalditako pertsonentzako topagune bat izan daitekeela, ez soilik erretiratuta daudenentzako.

Horregatik, aurten, Buztintengi elkartearen 25. urteurrena ospatzen den honetan, lehiaketa gastronomiko desberdin bat egingo da. Bertan parte hartuko duten taldeak belaunaldiartekoak izango dira eta prestatutako platerak Gizarte-zentroan dastatuko dira.

Epaimahaia ere belaunaldiartekoa izango da eta mota honetako lehiaketetan ematen diren irizpideez bestelakoak hartuko dira kontuan, hala nola originaltasuna, aurkezpena, taldearen giroa eta garbitasuna.

Talde irabazle bat baino gehiago egongo da, eta sari gisa erosketa-txartelak eta Latxartegiko zinemarako sarrerak emango dira. Sariak gizarte-zentroan banatuko dira.

Hala, Belaunaldien arteko I. sukaldaritza-lehiaketa ondorengo egun, ordu eta lekuan egitea proposatzen da:

  • Noiz: Abenduaren 3an, larunbatean. Eguerdiko 12:00etan
  • Non: Azokan
  • Prestatu beharreko platerak: entsalada eta patata-tortilla.

Oinarriak:

  • Hiru pertsonako taldeak, haien artean 25 urteko aldea dutenak (gutxi gorabehera)
  • Talde bakoitzean gutxienez emakume bat egongo da
  • Pertsonek banaka eman ahal izango dute izena, edo taldea osatuta.
  • Hainbat sari egongo dira, hala nola tokiko merkataritzan gastatzeko bonuak eta zinemarako bonuak.

Izena ematea:

Azaroaren 15etik 29ra, Buztintegin edo Udalaren ohiko lekuetan: Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, LegazpiOn aplikazioan edo Udalaren webgunean.

Parte-hartzaile bakoitzari aurreko mantal bat emango zaio, lelo honekin: “Legazpi Belaunaldiartekoa”.

 

Esperientzia desberdin batez gozatzeko gogoa baduzu, 25 urtetik gorako eta/edo beherako pertsonekin taldea osatu dezakezu, baita harremanik ez duzun pertsonekin ere.

Ez izan zalantza eta eman izena egun dibertigarri eta desberdin batez gozatzeko. Zure zain gaude!!

Izena emateko epea bukatu da!

Albiste guztiak