Print this page
C1 eta B2 mailako ikastaroa Legazpiko Udal Euskaltegian
25
Aza
2022

C1 eta B2 mailako ikastaroa Legazpiko Udal Euskaltegian

Azterketak prestatzeko ikastaroa abendutik aurrera

2023ko  azterketa deialdiari begira, Legazpiko udal euskaltegiak B2 eta C1 mailetako prestaketa ikastaroa jarriko du martxan abendutik aurrera. Euskaltegian aritzen direnek proba itxian parte hartzeko aukera izango dute eta, horrela,  azterketako ulermenaren zatia euskaltegian bertan egingo dute. Idatzia eta ahozkoaren azterketak apirila-maiatza aldera izango dira. Goizez zein arratsaldez aritzeko aukera izango da ikastaroan, txandaka ibili beharra dutenek ere aukera izan dezaten.
 
Interesa duenak euskaltegira deitu dezala 843 74 00 90 telefonora edo bertara etor dadila informazio gehiagoren bila, nahi izanez gero.