Print this page
Sorgintxulorekin Lakiolara
27
Aza
2022

Sorgintxulorekin Lakiolara

Abenduaren 7tik 8ra, DBH-1 eta DBH-2. mailako ikasleekin

Sorgintxulo aisialdi taldeak irteera egingo du DBH-1 eta DBH-2. mailako ikasleekin Lakiolako aterpetxera. 
 
Abenduaren 7ko 16:00etan abiatuko dira Laubideko errotondatik Lakiolarantz eta gaua bertan igaro ondoren, abenduaren 8an itzuliko dira, etxean bazkaltzeko.
 
Irteera honek helburu bikoitza du: batetik gaztetxoekin euskaraz ongi pasatzea eta, bestetik, uztaileko kanpaldira joateko aukera duten gaztetxoekin harremanetan jarri eta elkar ezagutzea.
 
Izen ematea
Izen-ematea abenduaren 30ean egin beharko da, 17:00etatik 19:00etara, Sorgintxulo taldearen lokalean (Itxaropen 5, behea). Horretarako, eskolen bidez banatutako izen-emate orria eraman beharko dute gazteek, gurasoek sinatuta, eta dirua (8 €).
 
30 plaza daude eta horiek baino gehiagok ematen badute izena, Sorgintxulo taldeak zozketa egingo du egunean bertan, azaroaren 30ean, 19:00etan, lokalean bertan.
 
Sorgintxulo taldeak burutuko duen ekintza hau Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan kokatzen da, Udaleko Gazteria, Euskara eta Hezkuntza zerbitzuek antolatzen dutena.