Print this page
UPV/EHUri buruzko informazio jardunaldia Legazpin
26
Aza
2022

UPV/EHUri buruzko informazio jardunaldia Legazpin

Azaroaren 29an, 18.30ean Kultur etxeko areto nagusian

Datorren asteartean, azaroaren 29an, arratsaldeko 18.30ean, Legazpiko Kultur etxeko areto nagusian, UPV/ EHUri buruzko informazio jardunaldia izango dugu, Urola Garaia Mankomunitateko eta inguruko herrietako ikasle eta familiei zuzendua.

 

Saio horren helburua etorkizuneko unibertsitate-ikasleekin eta bere familiekin lehen harremana izatea da. Era berean, unibertsitate horri buruzko informazio orokorra emango da eta ikasleek gogoko dituzten unibertsitate-ikasketei buruzko erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argitzeko aukera izango dute. Eskaintza akademikoaz gain, ikasleei zuzendutako zerbitzuei buruzko informazioa emango dute, baita ikasketa-planen egitura edo unibertsitatean sartzeko egin behar diren tramiteen gaineko informazioa ere.

Saioa elebiduna izango da eta, ez da aldez aurretik izena eman behar. Edukiera bete arte sartu ahal izango da.

 

Beste eskualdeetan ere izango dira horrelako aurrez aurreko aurkezpen saioak. Zehazki, abenduaren 1ean  Beasainen eta Eibarren izango dira.

 

Donostian, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan ere beste bi saio eskainiko dira eta on-line jarraitzeko aukera egongo da. Abenduaren 12an euskaraz (https://labur.eus/ImoWE) eta abenduaren 14an gaztelaniaz (https://labur.eus/buxew). Saio horietan parte hartzeko ez da aldez aurretik izena eman behar, eta nahikoa da zuzenean estekan klik egitea.

 

UPV/EHUko 2022ko informazio-jardunaldiak Gipuzkoan