pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ipuin labur-laburren lehiaketa
23
Abe
2022

Ipuin labur-laburren lehiaketa

Ipuin-lehiaketak baditu saridunak!

Euskaraldiaren herri-batzordeak joan den 13an bildu zen Euskaraldiaren baitan antolatutako ipuin-lehiaketako irabazleak erabakitzeko.

 

Gogora ditzagun gaiak:

  • 1. eta 2. kategoriakoentzat: “Nire mugikorrari euskaraz egiten diot”
  • 3. kategoriakoentzat: “Eta momentu horretan Ahobizi/Belarriprest izatea pentsatu nuen”

Jasotako 54 ipuin irakurri eta gero, lan nekeza izan zuen herri-batzordeak maila bakoitzeko irabazleak erabakitzeko, ipuin ederrak baitzeuden. Atzo saridunekin elkartu eta merezitako saria eman zien irabazleei. Hona hemen saria jaso duten ipuinak eta horien egileak:

 

  • 1. kategorian (LH), 50 €-ko erosketa-bonoa irabazi du “Marusiña” izeneko ipuinak. Goitizena: Marusiña. Egilea: Paule Montero.
  • 2. kategorian (DBH), 100 €-ko erosketa-bonoa eskuratu du “Eta honela hasi zen dena…” izenekoak. Goitizena: Hok eta Mok. Egileak: Irati Moreno eta Nora Aizpurua.
  • 3. kategorian (16. urte edo gehiagokoak), 200 €-ko erosketa-bonoa eraman du “Kafesne bat eta kamamila bat” izeneko ipuinak. Goitizena: Martina H. Egilea: Olaia Galdos.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu ipuin-lehiaketan parte hartu duten guztiei.

Hona hemen saridunak saria jasotzen:

 

Hemen ipuinak entzun ditzakezue, egileen ahotan

 

Albiste guztiak