pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kursaal Eskura: Mahler Chamber Orchestra & Mitsuko Uchida, Pianoa
27
Abe
2022

Kursaal Eskura: Mahler Chamber Orchestra & Mitsuko Uchida, Pianoa

Urtarrilak 13, ostirala, 20:00etan. Kursaal Auditorioan. Doako autobusean eta ordu gaztean izen emateko azken eguna: Urtarrilak 9

Egitarua:

 

Mozart: Pianorako 25. Kontzertua

Schoenberg: 1. Ganbera Sinfonia

Mozart: Pianorako 27. Kontzertua

Mitsuko Uchida gure garaiko Mozarten interprete handienetako bat da. Aspalditik Mahler Chamber Orchestra-rekin jarduten du lankidetzan, konpositore horren pianorako kontzertuetan zentratuta. Japoniarraren teknika, garden, zaindua eta adierazkortasun handikoa, ezin hobea da honako emanaldi honetan eskainiko dituen bi kontzertuen izaera nabarmentzeko.

 

SARRERAK EROSTEKO

Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera:

http://www.kursaal.eus/eu

sarrerak: 62 / 50 / 40 / 31 / 11 €

 

AUTOBUSEAN TOKIA HARTZEKO

Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute:

Legazpi: 943 737202 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Autobusak honako lekuetan egingo du geldialdia:

Legazpi: Saturnino Telleria errotondako autobus-geltokitik (18:15)

 

Ordu Gaztea/Langabetuak:

langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da Legazpi: 943 737202). Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).

Izena emateko azken eguna(autobusa/ Ordu Gaztea): urtarrilaren 9a.

 

Oharra: Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dugu (Erositako sarreren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero).

 

Albiste guztiak