pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2022ko egutegiko lehiaketan izandako parte hartzeari buruzko datuak
07
Urt
2023

2022ko egutegiko lehiaketan izandako parte hartzeari buruzko datuak

Hilero planteatutako igarkizunak asmatuz, 1.247 erantzun jaso ditugu guztira

2022ko egutegirako aukeratutako gaia hurbileko eta sasoiko frutak eta barazkiak izan zen. Izan ere, tokiko produktuak kontsumitzen, gure baserritarren lanari balioa ematen diogu, eta, aldi berean, jaio garen eta/edo bizi garen ingurunearen nortasun soziokulturala indartzen dugu.

Beste urte batzuetako dinamikarekin jarraituz, asmakizunen bidez jolastea planteatu dugu, eta jasotako erantzunek nutrizioarekin eta ongizatearekin lotutako gaiak azaltzeko balio izan dute.

 

Hauek izan dira parte hartzearen datuak:

  • Urtarrila       : 141
  • Otsaila         : 104
  • Martxoa       : 94
  • Apirila          : 95
  • Maiatza       : 101
  • Ekaina         : 115
  • Uztaila         : 98
  • Abuztua       : 67
  • Iraila            : 74
  • Urria            : 94
  • Azaroa        : 115
  • Abendua     : 149

Beraz, batez beste 104 pertsonak hartu dute parte hilean.

2023rako hautatutako gaia euskarazko esaldiak dira. Esaldi horiek hilabete bakoitzerako aukeratutako irudiaren pistari jarraituz osatu beharko dira.

Albiste guztiak