Print this page
2022an 21 bilera egin zituen Gobernu Batzordeak
15
Urt
2023

2022an 21 bilera egin zituen Gobernu Batzordeak

Aurreko legegintzaldian berreskuratutako organoa da Alkatetzak eskuordetutako eskumenekin

Gobernu Batzordea kide anitzeko organoa da. Alkatetzaren lehendakaritzapean, udaleko eginkizun betearazleak eta administratiboak betetzen ditu. Eginkizun horiek Osoko Bilkurak edo Alkatetzak eskuordetu behar ditu.

 

Legazpin, Gobernu Batzordearen funtzioak Alkatetzak eskuordetuta erdietsi dira eta hauek dira batzordea osatzen duten kideak: alkatea eta hiru alkateordeak: Eric Galvez, Iñigo Imaz eta Maite Lombide.

2022ean 21 bilera egin zituen Gobernu Batzordeak, 2021eab baino 5 gehiago.

Hartutako erabakiak 48 izan ziren:

  • 13 kontratazio-erabaki
  • Hitzarmenak sinatzeko 14 erabaki
  • Laguntzen edo diru-laguntzen 5 erabaki
  • 11 erabaki, udaleko langileei buruzko gaiei buruz
  • Udal-ondarearekin lotutako erabaki 1
  • Gabonetako erakusleihoen lehiaketaren oinarriak