Print this page
Informazioa, 2023rako udal aurrekontuari buruz
16
Urt
2023

Informazioa, 2023rako udal aurrekontuari buruz

11.936.347,00 €-ko aurrekontua da, eta Gizarte Zerbitzuak dira gastu handieneko programa

2023rako udal aurrekontua abenduko osoko bilkuran onartu zen EAJ-PNV eta PSE-EE alderdien aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin.

Aurrekontua arloka bereizten badugu, aurten ere, Herritartasun arloaren garrantzia nabarmendu behar dugu, 5.518.090 €-ko aurrekontuarekin, hau da, aurrekontuaren % 46. Ondoren, Lurralde Arloa dago 4.044.862 €-ko aurrekontua duena (aurrekontuaren % 34) eta, azkenik, Antolaketa Arloa 2.373.396 €-ko aurrekontuarekin (aurrekontuaren % 20).

Gizarte Zerbitzuarena da gastu handiena duen programa 2.282.498 €koa, aurrekontu osoaren % 19,1; ondoren datoz kirol zerbitzua 1.196.055 €-rekin (% 10,02) eta Bide Publikoetako obrak 735.762 €-ko aurrekontuarekin (% 6,16).

Ondorengo estekan, 2023rako onartu den aurrekontuaren informazio xehatua ikus daiteke.

Ikusi 2023rako Aurrekontu Orokorra