Print this page
“Kontsumoak eta nerabeak” hitzaldi-tailerra atzeratu da
17
Urt
2023

“Kontsumoak eta nerabeak” hitzaldi-tailerra atzeratu da

Urtarrilaren 18rako aurreikusita zegoen, baina otsailaren 2an izango da

Beste urte batez, Legazpiko udaleko Hezkuntza zerbitzuak, herriko ikastetxeekin elkarlanean, “Kontsumoak eta nerabeak” izeneko hitzaldi-tailerra antolatu du.

 

Urtarrilaren 18rako aurreikusita zegoen, baina atzeratu egin da eta otsailaren 2an, osteguna, izango da, 18:00etan, Kultur Etxeko Areto Nagusian.

Ekimen hau Arrisku Alkohola programaren barruan kokatzen da. Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak ikastetxeetan gauzatzen duen prebentzio-programa da, eta azaroaren 18an eta 22an Haztegi ikastolan eta abenduaren 1ean Olazabal Institutuan, DBH-ko 4.mailako ikasleen geletan burutu zen.