Print this page
Txerri Festa Extremadurar erara
17
Urt
2023

Txerri Festa Extremadurar erara

Igandean, urtarrilak 22, aurtengoaren ere Azokako arkupeetan, “La Bellota” Zentro Extremeñoak Txerri Festa egingo du

Estremadurar kulturan, eta gurean ere, hain sustraiturik dagoen ekintza hau legazpiar guztiei erakustea eta txerri hiltzearen ondorengo produktuak legazpiarrekin elkarbanatzea du helburu ekintza honek.

Goizeko lehen ordutik arituko dira elkarteko kideak lanean eta 12:30etatik aurrera txerriki eta “migak” dastatzeko aukera izango da Legazpiko Azokan.

Animalien babeserako legeak hala beharturik, gaur egun dagoeneko ez da lehen urteetan bezala Txerria bertan hiltzen, orain txerria kanalean irekita iristen da eta elkarteko kideak ahalik eta probetxu gehien ateratzeko lanetan aritzen dira: xerrak, urdaia, hirugiharra, gibela, txorizoa,... guztia estremadurar erara.