Print this page
Elurteen aurrean nola jokatu
17
Urt
2023

Elurteen aurrean nola jokatu

Gaur, asteartea, gauean espero da elurra hastea, eta asteazken eta ostegunera arte jarrai dezake botatzen

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatu du, 300-400 metro inguruan eta hortik behera elurra egitea espero delako.

Elurragatiko alerta laranjaz gain, abisu horia dago aktibatuta prezipitazio iraunkorrengatik; beraz, hurrengo egunetan kontu handiz ibiltzea gomendatzen da.

Udalak Elurretako Plana aktibatu du, eta, beraz, udal-zerbitzuek elurra kentzeko kamioia prestatu dute; horrela, asteazken goizean erabili behar bada, gertu dago gure udalerriko zirkulazio-bide nagusiak ibiltzeko moduan mantentzeko.

 

Hona hemen elurteen aurrean nola jokatu jakiteko zenbait gomendio:

  • Oinezkoek, beti, espaloietatik edo elurra kenduta dagoen ibilbideetatik ibili behar dugu, kaleak gurutzatzean arreta jarriz eta elurretarako oinetako egokiak erabiliz.
  • Ibilgailuak garajeetan gorde.
  • Ahal bada ez hartu ibilgailua eta hartu behar izanez gero, segurtasun-tarte egokia gorde eta arretaz zirkulatu.

Ikusi Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako GOMENDIOAK

Udalak elur-plan bat dauka definituta, neguan elur-alerta ugari izan daitezkeelako.

Ikusi Legazpiko Udaleko Elurte Plana