Print this page
Urtarrilaren 14an, Latxartegi aretoan, jokatu zen Legazpiko V. Gazteen Aurresku Txapelketaren kanporaketa
19
Urt
2023

Urtarrilaren 14an, Latxartegi aretoan, jokatu zen Legazpiko V. Gazteen Aurresku Txapelketaren kanporaketa

D saileko irabazlea Lezoko Ihintza Erauskin

B sailean, irabazlea Pasaiako Danel Castillo

Urtarrilaren 14an, Latxartegi aretoan, Legazpiko V. Gazteen Aurresku Txapelketaren kanporaketa ospatu zen.

 

Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatutako txapelketan hiru sailetan banaturik 30 neska-mutil aritu ziren.

Hauen artean Sustraiak Dantza taldeko

  • Araitz Berasategi,
  • Araitz Mantxola,
  • Irune Azpeitia,
  • Jon Alberdi,
  • June Osinalde,
  • María Sánchez eta
  • Nora Lafuente

legazpiarrak aritu ziren.

Bi orduko ikuskizunaren ondoren D saileko txapelketan irabazlea Lezoko Ihintza Erauskin izan zen, bigarren eta hirugarren sailkatuak Andoaingo Irati Larrañaga eta Zizurkilgo Lide Sarasola izan zirelarik. Sail honetan Irakaslearen saria Lourdes Esnaolak jaso zuen.

B sailean aldiz, irabazlea Pasaiako Danel Castillo izan zen, bigarrena Lizartzako Onditz Esnaola eta hirugarrena Asteasuko Julen Lertxundi. Lehenengo legazpiarraren saria María Sánchezek jaso zuen, irakaslearen saria berriro ere Lourdes Esnaolarentzat izan zelarik.

Amaieran A saileko Araitz Mantxola eta Nora Lafuente legazpiarrek dantza-saio bikaina eskaini ziguten.

Legazpiarrek bikain aritu ziren, ikasturtea indar handiz hasi dutela dirudi.

Sustraiak Dantza taldeak txapelketa hau aurrera eramateko laguntza eskaini duten Legazpiko Udalari, Legazpiko Goiz Deia Txistulari Taldeari eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrari eskerrak eman nahi dizkie. Esker hauek dantzari, irakasle eta gurasoei ere luzatu nahi dizkie.