pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Inprimagailuen kartutxoak non utzi
20
Urt
2023

Inprimagailuen kartutxoak non utzi

Kultur Etxean eta Kiroldegian dauden edukiontzietan utz daitezke

Legazpiko Udalak gogorarazi die legazpiarrei etxeko inprimagailu-kartutxo erabiliak Kultur Etxeko eta Bikuña kiroldegiko sarreretan dauden edukiontzi laranjetan utz ditzaketela.

 

Udaleko brigada arduratuko da Sasietako Garbigunera eramateaz, ondoren birziklatzeko.

Zerbitzua 2017an jarri zen abian, eta Klima-aldaketaren eta Garapen jasangarriaren udal-Estrategiaren 3.2.3 ekintzaren barruan kokatzen da. Horrez gain 12. Garapen Jasangarriaren Helburua (ekoizpen eta kontsumo arduratsuak) betetzen laguntzen du.

 

Albiste guztiak