Print this page
Udalak mahaiak eta jarlekuak eskaintzen dizkie irabazi-asmorik gabeko elkarteei
28
Urt
2023

Udalak mahaiak eta jarlekuak eskaintzen dizkie irabazi-asmorik gabeko elkarteei

Egoera onean dauden 6 mahai eta 12 jarleku dira

Urte askoan Gizarte-zentroan egon diren mahaiak eta jarlekuak aprobetxa daitezkeela uste du Legazpiko udalak.

Egur trinkoko altzariak dira eta pisu handia dutenez, oso zaila da alde batetik bestera mugitzea; horregatik, gaur egun ez dira erabiltzen.

Eta erabili ezin diren altzariak edo gauzak irabazi-asmorik gabeko erakundeei soilik laga dakizkieke doan. Horregatik, mahai eta jarleku horiek Legazpiko irabazi-asmorik gabeko elkarte guztiei eskaintzea pentsatu du Udalak.

Hauek dira mahai eta jarlekuen neurriak:

  • Mahaiak:
    • 4 mahai, 250 x 110 x 76 cm-koak
    • 2 mahai, 400 x 110 x 76 cm-koak
  • Bizkarraldea duten jarlekuak:
    • 8 jarleku, 250 x 37,5 x 90 cm-koak
    • 4 jarleku. 400 x 37,5 x 90 cm-koak

Eskaera Udaleko Gizarte Zerbitzuetan egin beharko da, eta mahaiak eta jarlekuak eskatzeko epea urtarrilaren 30etik otsailaren 15arte izango da.