Print this page
Udalak Legazpin egindako pintadak gaitzesten ditu
29
Urt
2023

Udalak Legazpin egindako pintadak gaitzesten ditu

Badaude adierazpen askeko guneak, antolatutako jardueren berri emateko edota iragartzeko

 

Legazpiko Udalak gaitzetsi egiten ditu udalerriko hainbat tokitan agertu diren pintadak, eraikin publiko eta pribatuen fatxadei eragiten baitiete. Zenbait fatxada harrizkoak dira, eta eraikina  kaltetzen duten teknika agresiboak erabiliz ezabatu behar izaten dira pintadak.

Pintadak ezabatzeko kostua 2.027,38 €koa izan da eta legazpiar guztiok ordaindu beharko dugu alferrikako gastu hori.

Adierazpen askatasunean  eta gure udalerriko espazio publiko eta higiezinak errespetatuz bizi gaitezke.

Legazpin, pankartak jartzeko baimenduta dauden espazioez gain, badira panelak dituzten adierazpen askeko espazioak ere, eta bertan  jardueren berri emateko edota horiek iragartzeko kartelak jar daitezke.

Hori dela eta, Udalak pintadak egin dituztenei eskatzen die beren aldarrikapenak egin ditzatela ondare publikoari eta pribatuari kalterik egin gabe, adierazpen askatasunaren ideia oker bati erantzuten dioten iraganeko jokabideak alde batera utzita.