Print this page
Udaleko sare sozialen jarraipenari buruzko datuak
30
Urt
2023

Udaleko sare sozialen jarraipenari buruzko datuak

Facebook, Twitter, Instagram, Flicker eta YouTube dira Udalak erabiltzen dituen sare sozialak

Sare sozialak herritarrekin komunikatzeko bitarteko bat dira, udalaren webgunearen osagarri.


Udalak, egunero, informazioa jartzen du udalaren webgunean eta sare sozialetan.

2022an, www.legazpi.eus webgunearen erabiltzaile kopurua %24 igo da 2021arekin alderatuta, eta bisitak %13 igo dira.

Herritarrek erabiltzen dituzten gailu motari dagokionez, telefono mugikorra protagonismoa hartzen ari dela ikus daiteke,  mahaigaineko gailuen aldean. 2021ean, %51k erabili zuen telefono mugikorra udalaren webgunean sartzeko eta 2022an, berriz, %65ek.


2022ko sare sozialetako jarraitzaileen datuak honako hauek izan dira:

 

 

jarraitzaileak

  • Facebook

1.191

  • Instagram

1.004

  • Twitter

641

  • Flicker

29

  • YouTube

91

 

Udalak lanean jarraituko du sare sozialetan presentzia sendoa izateko, herritarrei zerbitzu hobea eskaintze aldera.