Print this page
Irakurketa Erraza Klubak otsailean berrekingo du ikasturteko jarduna Legazpiko Udal Liburutegian
31
Urt
2023

Irakurketa Erraza Klubak otsailean berrekingo du ikasturteko jarduna Legazpiko Udal Liburutegian

Otsailaren 1ean hasiko dira saioak

 

Ikasturte honetako Gabon inguruko atsedenaldiaren ondoren Otsailaren 1ean ekingo die berriz ere taldeak asteazkeneroko saioei.

 

Irakurketa Erraza Kluba, helduentzako eta gazteentzako irakurketa talde bat da.
Irakurtzeko ohitura ez duten pertsonentzako edo ulermenarekin edo irakurketarekin arazo ezberdinak dituztenei zuzendua bereziki.

"Irakurketa Erraza" formato berezian idatzitako liburuak irakurtzen dituzte liburutegian bertan.
Otsailaren 1ean hasi eta martxoaren amaierara arte, 8 astetan zehar, astelehenetan goizeko 11:15etatik 12:15etara elkartuko da taldea “El libro de la selva” Rudyard Kipling idazlearen liburuaren irakurketa konpartitu eta gozatzeko.
Liburuak aldez aurretik aukeratu dira eta saioak, Monika Leivak koordinatu eta dinamizatuko ditu, partehartzaileei liburuak irakurtzeko aholku eta jarraibideak emango dizkielarik.
Saioak gazteleraz izango dira.  Izen emateak: