Print this page
Udaletxea urre-koloreko argiarekin argiztatuko da otsailaren 13tik 17ra
13
Ots
2023

Udaletxea urre-koloreko argiarekin argiztatuko da otsailaren 13tik 17ra

Otsailaren 15ean Haurren Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela-eta

ASPANOGI Gipuzkoako Haur Onkologikoen Gurasoen elkarteak deitu duen lankidetza-eskaerari erantzunez, Udalak urre-koloreko argiarekin argiztatuko du udaletxea otsailaren 13tik 17ra bitarteko astean. Keinu horrekin bat egingo du Haurren Minbiziaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin.

Halaber, urre-koloreko lazo bat jarriko da Udalaren balkoian, haurren minbiziaren sinboloa.

 

ASPANOGI elkarteak arreta psikosoziala eskaintzen du ospitaleetan eta ospitalez kanpo, haurren minbizia denon arreta eta elkartasuna eskatzen duen gaixotasuna delako.