Print this page
Udalak Legazpiko Gizarte Zerbitzuen eta Giza Elkarteen Gida egin du
17
Ots
2023

Udalak Legazpiko Gizarte Zerbitzuen eta Giza Elkarteen Gida egin du

Legazpiko gizarte-zerbitzuen zerbitzuak, baliabideak eta elkarteak jasotzen dira

Prestazioak eta zerbitzuak eraginkortasunezematea funtsezkoa da gizarte-ekintza gauzatzeko.

 

Erabiltzaileek eta haien familiek behar dituzten arreta eta zainketak jaso behar dituzte, modu progresiboan, kasuan kasuko narriaduraren bilakaeraren arabera. Horrek esan nahi du eskaintza pertsonen benetako premietara egokitu behar dela.

Horretarako, garrantzitsua da legazpiarrek dauden zerbitzuei buruzko informazio osoa eta eguneratua izatea.

Horregatik, erabilgarria eta beharrezkoa izan daitekeen informazio hori guztia biltzea erabaki da. Informazio horrekin, gizarte-zerbitzuak eta -baliabideak herritar guztiei hurbiltzeko balioko duen gida sinple eta oso bat egin dugu.

Gida horrek Gizarte Zerbitzuen alorrean lan egiten duten eta Legazpiko Udaleko Gizarte Ekintza sailarekin lankidetza estuan diharduten elkarteei buruzko informazioa ere biltzen du.

Legazpin, elkarte askok denbora asko daramate beren lana hainbat gizarte-eremutan egiten; horregatik, haien ekarpena balioan jartzen dugu, eta gida honetan sartu ditugu.

Gida Legazpiko etxebizitza guztietako postontzietan banatuko da laster, eta legazpiarren eskura ere egongo da ohiko leku hauetan: udaletxean, gizarte-zentroan, osasun-etxean eta kultur etxean.

 

Ikusi Legazpiko gizarte-zerbitzuen eta elkarteen gida