pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

"Martxoak 3, ez dugu ahazten" erakusketa Kultur Etxean
21
Ots
2023

"Martxoak 3, ez dugu ahazten" erakusketa Kultur Etxean

Otsailaren 24tik matxoaren 10era, astegunetan, 17:30etatik 20:30etara

Burdinola Elkarteko memoria historiko taldearen bidez iritsiko da Legazpiko Kultur Etxera Martxoak 3, ez dugu ahazten erakusketa.

1976ko Martxoaren 3ko Gasteizko sarraskiaren berri ematen zaigu erakusketa honetan. Espainiako poliziak San Frantzisko Elizan (Zaramaga auzoa) bildutako grebalariei tiro egin zien. Balez 5 lagun hil eta 150 zauritu zituzten.

Gertakaria hauek ahanzturan eror ez daitezen sortutako erakusketa dugu honakoa.

Erakusketa irekiera egunean, otsailaren 24an, 17:30ean aurkezpen ekitaldia ere egingo da, eta bertan izango da Martxoak 3 batzordeko kide bat.

Burdinola elkarteak, herriko ikastetxeetako ikasleekin bisita gidatuak ere lotu ditu dagoeneko.

Albiste guztiak