Print this page
Herrian zuhaitz landaketa berriak egingo dira negu bukaeran
23
Ots
2023

Herrian zuhaitz landaketa berriak egingo dira negu bukaeran

13 zuhaitz eta 4 zuhaixka landatuko dira

Aurtengo kimaketa kanpainan  ikusi da hiriko hainbat zuhaitzek osasun egoera txarra edo puskatzeko arriskuan zeudela. Arrazoi horregatik moztu egin dira, 8 zuhaitz guztira.

Honekin batera, landaketa berriak egingo dira datozen asteetan, hauen artean loredun gereziondo edo loredun udareondoak gehienbat.  Ondorengo espezieak hain zuzen ere:

  • 4 Prunus Accolade – Laubideko parke estalkiaren ondoan.
  • 4 Pyrus Chanticleer – San Juan auzoan
  • 1 Prunus Yedoensis – Domingo Agirre plazan
  • 1 Ginkgo bilobafastigiata – San Juan haur-eskola ondoan
  • 4 zuhaixka Callistemon Laevis – Arantzazu auzoan
  • 3 Prunus Incisa “mikonori” – Parterre de Laubide