Print this page
Larrain Dantza eta Kapela Dantza 2023: Ikastaro hasiera
01
Mar
2023

Larrain Dantza eta Kapela Dantza 2023: Ikastaro hasiera

Martxoaren 7an, asteartea, 20:15ean lehen entsegua

Maiatzeko Jaietan, maiatzaren 3an larrain-dantza, eta maiatzaren 6an Kapela Dantza,
egingo diren ekitaldi hauetan parte hartzeko ikastaro-entsegu irekiak jarriko ditu martxan Sustraiak Dantza taldeak martxoaren 7an. 
 
Saioak,
astearteetan 20:15ean eta 
larunbatetan 17:00etan egingo dira 
Sustraiak Dantza Taldeak duen lokalean.
 
Adin guztietako herritarrei irekita dago eta ahalik eta herritar gehienek parte hartzea da helburua. 
 
Anima zaitez eta parte hartu.