Print this page
Sexualitateari buruzko TREBA Gazteak saioa atzeratu da
08
Mar
2023

Sexualitateari buruzko TREBA Gazteak saioa atzeratu da

Apirilaren 21ean izango da, 18.00etan, Gazte-txokoan

Martxoaren 9rako aurreikusita zegoen Sexkuntza: nolakoa da nire sexualitatea? saioa atzeratu egin da eta apirilaren 21ean, ostiralean, izango da, 18:00etan, Gazte-txokoan.

 

16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako saio honetan parte hartzeko, aldez aurretik eman beharko da izena, lotura honetan: www.legazpi.eus/treba-gazteak

 

Saioa Eider Goiburu adituak emango du. Norberaren sexualitatearen ezagutzan eta autoezagutzan sakonduko da. Sexualitate osasungarri baterako gakoak ezagutzea bilatuko da: norberaren desioak ezagutu, inguruneak gugan nola eragiten duen ikusi, komunikazio-bideak aztertu eta taldean hausnartu eta gogoeta egin.

 

Ekimen hau TREBA Gazteak programaren barruankokatzen da. Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuak sustatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin lankidetzan.