Print this page
Domingo Agirre Eskolako Lehen Hezkuntzako 5. eta  6. mailako ikasleak udaletxean izan dira
08
Mar
2023

Domingo Agirre Eskolako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak udaletxean izan dira

Martxoaren 8aren inguruan egin duten lana erakutsi dute

Gaur, martxoak 8, goizeko 11:00etan, Koldobike Olabide alkateak eta Maite Lombide Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko zinegotziak, Domingo Agirre eskolako LHko 5. eta 6. mailako ikasleak hartu dituzte udaletxeko batzar aretoan. 
 
Egindako bisitan, Domingo Agirre eskolako ikasleek, gaur, martxoaren 8an ospatzen den Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan egin duten lana erakutsi dute. Lan horri “Izarren pasealekua” izena jarri diote. Bertan, 12 emakume “izar” identifikatu dituzte, eta horien artean, Irene Paredes, Maria Redondo eta Mikele Arizkorreta legazpiarrak. 
 
Era berean, 1933an Legazpiko lehen emakume alkatea, Maria Iciar Arana, izendatzea nola erabaki zen jakiteko aukera izan dute. Azkenik, 1979tik gaur arte udal korporazio bakoitzean izan den emakume zinegotzien kopurua ezagutu dute. 
 
Bisita amaitu eta gero, egin dituzten izarrak jarri dituzte Euskal Herria plazan, “Izarraren pasalekua” osatuz.