pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“La viuda Alegre” Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan
09
Mar
2023

“La viuda Alegre” Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

Martxoaren 15 eta 22an, asteazkenak, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian. Bi zatitan.

Zarzuela eta operaren artean kokatu behar dugun lanaren emanaldia izango dugu martxoan, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan, eta ohi bezala bi zatitan eskainiko da.

La viuda alegre (jatorrizko izenburua alemanez: Die Lustige Witwe) 3 ekitaldiko opereta da. Musikaren egilea Franz Leháres izan zen eta libretoa Victor Leon eta Leo Stein idazleena da, Herni Meilhac idazlearen L’attaché d’ambassade  komedian oinarrituta. Opereta hori 1905eko abenduaren 30ean eskaini zen lehen aldiz Vienako Theater an der Wien antzokian. Gaurkoa Roger Junoyren bertsio espainola da.

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.

 

Albiste guztiak