Print this page
Datorren larunbatean, martxoak 18, Jolas Kooperatiboak Sorgintxulorekin Kultur etxean
12
Mar
2023

Datorren larunbatean, martxoak 18, Jolas Kooperatiboak Sorgintxulorekin Kultur etxean

Izen-ematea online martxoaren 16ra arte

Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleek Sorgintxulo Aisialdiko taldeak gidatuko dituen Jolas Kooperatiboetan parte hartzeko aukera izango dute, datorren larunbatean, martxoak 18, 17.00etan Kultur etxean. Gutxi gorabehera 18.30ak aldera amaituko da.

 

Izen-ematea online egingo da eta gurasoek bete behar dute, seme-alabek parte hartzeko baimena eman behar dutelako. Epea: ostegunera arte, martxoak 16, 14.00ak arte. Lotura: www.legazpi.eus/jolasak-sorgintxulorekin

 

Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak antolatutako ekintza da.

Jolas kooperatibo batean ez dago lehiarik. Parte-hartzaile guztiak helburu bera lortzen saiatzen dira. Hori dela eta, irabazi edo galdu egiten dute, baina talde gisa.

 

Ekintza honen inguruan azken ordukoren bat gertatuko balitz, Sorgintxulo taldearekin harremanetan jar zaitezkete: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.