Print this page
Haur eta Gazte Danborradan parte hartzeko izen ematea
13
Mar
2023

Haur eta Gazte Danborradan parte hartzeko izen ematea

Azken eguna Martxoaren 17a, online edo ikastetxeetan

Maiatzaren 1ean, Santikutz Jai Nagusietan, egingo den Danborradan parte hartzeko izen ematea martxan dago dagoeneko.

 

HH5etik DBH4ra arteko haur eta gazteek parte hartzeko aukera izango dute, eta aurten izen ematea online egingo da. Hala ere, online egin ezin duenak ikastetxeetako idazkaritzara gerturatu eta bertan emango zaio inprimakia paperean, bete eta idazkaritzan bertan entregatzeko. Izen ematea martxoaren 17a baino lehen egin behar da.

 

HH5: https://forms.gle/mEyvAPC3iSTqmqkT9

LH1, 2 eta 4: https://forms.gle/pSxMp7KwAzsBxR598

LH3: https://forms.gle/etJuKL557aL38H9M8

LH5, 6 eta DBH: https://forms.gle/sZakhhM1bpydMhUw7

 

Haur-Gazte Danborrada taldeak, zehaztu ditu entsegu egunak, eskolen bidez zabaldutako oharrean ere horren berri ematen da.

 

Arropak jasotzeko egunak zehaztu gabe daude oraindik. Sortuko diren WhatsApp taldeen bidez jakinaraziko dira eta bide hori erabili nahi ez duenari telefonoz.

 

Entsegu egunak: Martxoak 30, apirilak 3, 17, 19, 21 eta 25, 18:30ean Haztegi Ikastolako atzeko frontoian. Entsegu orokorra: Apirilak 26 20:00tan (entsegu hau Domingo de Agirreko frontoian egingo dugu).