Print this page
Diputazioko Udalekuak eta Gazte Oporraldiak programetan izen-ematea
20
Mar
2023

Diputazioko Udalekuak eta Gazte Oporraldiak programetan izen-ematea

Kultur Etxeko harreran, martxoaren 20tik 28ra arte

Diputazioko udalekuak (7-13 urte) eta Gazte oporraldiak (14-17 urte) programetan parte hartzeko izen-ematea martxoaren 20tik 28ra egin daiteke, Kultur Etxeko harreran, 10.00etatik 13.00etara eta 14:30etik 18:00etara edo Interneten. Izen-ematea on line egiteko identifikazio elektronikoa behar da (B@kQ...), Kultur etxean kokatuta dagoen KZgunean lor daitekeena.

 

Eskaerakbanaka eta taldeka egin daitezke. Taldeko 3 pertsona gehienez.

Plazak zozketa bidez banatuko dira apirilaren 17an. Eta plaza lortzen dutenek behin-betiko izen-ematea apirilaren 18tik 26ra bitarteanegin beharko dute.

 

UDALEKUAK (7-13 urte)

Txandak 3 adin taldetan banatzen dira: 7-8 urte; 9-11 urte; 12-13 urte. 7 eguneko jarduerak dira Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako hainbat tokitan.

 

Kuotak: Kuota orokorra: 135 €.

Kuotak progresiboak izango dira, 2021. urteko Errenta Aitorpenaren araberakoak.

Kuota murriztuak aplikatuko zaizkie:

  • Familia ugariei eta gurasobakarrei: 7 egun, 94 €
  • Kategoria bereziko familia ugariei: 7 egun, 67 € 
  • DBE edo GLLreb onuradunak edo kide guztiak langabezian dituzten familiak: 7 egun, 20 €

 

GAZTE OPORRALDIAK (14-17 urte)

Txandak 3 adin taldetan banatzen dira: 14-15 urte, 16-17 urte eta 14-17 urte. 7 eta 10-12 egun bitarteko jarduerak dira, toki ezberdinetan: Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Caceres, Huesca, Valentzia, Castellon, Madrid, Murcia, Guadalajara eta Avila. Zenbait ekintza, beste autonomia-erkidego batzuetako gazteekin egiten dira.

 

Kuotak: Bi kuota mota daude: 7 egunekoak (orokorra): 183 € eta 10, 11 edo 12 egunekoak (orokorra): 251 €

Kuotak progresiboak izango dira, 2021. urteko Errenta Aitorpenaren araberakoak.

Kuota murriztuak aplikatuko zaizkie:

  • Familia ugariei eta guraso bakarrekoei: 7 egun, 128 €  / 10, 11 edo 12 egun, 176 €
  • Kategoria bereziko familia ugariei: 7 egun, 91 € / 10, 11 edo 12 egun, 125 €
  • DBE, DSBL edo GLL onuradunei edo kide guztiak langabezian dituzten familiei: 7 egun, 46 € / 10, 11 edo 12 egun, 63 €