Print this page
Basoen Nazioarteko Eguna
20
Mar
2023

Basoen Nazioarteko Eguna

Basoek gure osasunean eta ongizatean duten garrantzia

2030 Eskola Agendako ikasleek proposatuta, Legazpik bat egin du Basoen Nazioarteko Egunarekin martxoaren 21ean.


Horretarako, udalak honako jarduera hauek programatu ditu:


Agirre-Etxeberri parkeko zuhaitzak ezagutzeko bisita gidatua, martxoaren 21ean, 18: 30ean. Beharrezkoa da izena ematea 943 72 58 29 telefonora deituz. Bisita doakoa da.


Arrasetan 1.500 zuhaitz landatzea. Martxoaren 20tik 24rako astean egingo da. Basoa Modu Iraunkorrean Kudeatzeko Plan Teknikoaren jarraibideei jarraituz, 2022an 5 Ha pinu moztu ziren Arrasetan. Orain 1.500 ale landatuko dira, batez ere haritzak, bertako basoa berreskuratzen hasteko.


Zuhaitz Eguna, martxoaren 26an, goizez, Arrasetako gune horretan. Ohikoa denez, legazpiar boluntarioek zuhaitz autoktonoak landatuko dituzte, basoak zaintzearen garrantziaz kontzientziatzeko.  Aurten 100 zuhaitz izango dira: 50 mendiko haritz (Quercus petraea) eta 50 ametz (Quercus pyrenaica), Legazpin jasotako hazitik sortutako landareaz. Izena eman behar da, udalaren webgunean, epea martxoaren 23an amaitzen da.

2023rako Basoen Nazioarteko Egunaren leloa Basoak eta osasuna da.


Basoak zaintzeko deia hau basoak ematen dizkigun onuraz jabetzea du helburu. Baso osasuntsu batzuen bidez bakarrik lortuko dugu populazio osasuntsuak izatea.


Iturriko ura edaten dugunean, koaderno batean idazten dugunean, sukarrerako botikak hartzen ditugunean edo etxe bat eraikitzen dugunean, ekintza horiek ez ditugu basoekin lotzen.


Hala ere, gure bizitzako alderdi horiek eta beste asko modu batera edo bestera lotuta daude basoen kudeaketarekin.


Basoak funtsezkoak dira klima-aldaketari aurre egiteko. Ekarpen handia egiten dute egungo eta etorkizuneko belaunaldien onurarako eta Garapen Iraunkorreko Helburuetan (GJH) jasotako helburu asko lortzeko.


Baina onura ekologiko, ekonomiko eta sozial izugarriak izan arren, basoak arriskuan daude baso-suteen, lehorteen, izurriteen eta aurrekaririk gabeko baso-soiltzearen ondorioz.


Horregatik, Legazpiko ikastetxeek (Domingo Agirre ikastetxea, Haztegi ikastola eta Olazabal institutua) eta Udalak beharrezkoa ikusten dugu haiek zaintzearen garrantziaz ohartaraztea.