Print this page
“Migratzea denon eskubidea. Harrera solidarioa bidean “ Hitzaldia Kultur Etxean
21
Mar
2023

“Migratzea denon eskubidea. Harrera solidarioa bidean “ Hitzaldia Kultur Etxean

Martxoaren 24an, ostirala Hotz Legazpik antolatuta.19:00etan

Migratzaile IKUSEZINAK NON Euskal elkartasuna HOR Erakusketaren osagarri, Hotz Legazpik hitzaldia antolatu du Kultur Etxeko Areto Nagusian, martxoaren 24an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan.

 

Zaporeak, SMH eta Hiritarron Harrera Sarea elkarteetako ordezkariak izango ditugu gure artean, egiten ari diren lana, dituzten beharrak, migratuek bizi duten egoera… aztertzeko.

 

Aipatu erakusketa martxoaren 17tik 31ra bitartean egongo da ikusgai Kultur Etxeko erakusketa aretoan, astegunetan, 17:30etatik 20:30etara.

 

Bitarte horretan, gaur aurkezten dugun hitzaldiaz gain, pelikula baten emanaldia ere antolatu du Hotz Legazpi elkarteak, azken hau Legazpi Zine-Klub elkartearekin elkarlanean.

 

Martxoaren 31n, ostirala: ZINE EMANALDIA: “R.M.N.”. Zuz.: Cristian Mungiu. 19:00etan Latxartegi Aretoan. Legazpi Zine-Klub elkartearekin elkarlanean.