pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Igandean jokatuko dira profesional mailako partidak
29
Api
2015

Igandean jokatuko dira profesional mailako partidak

Jaunarenak Artolaren aurka eta Urrutikoetxea-Barriolak Irribarria-Albisuren aurka

Partidak igandean izango dira, 17:30ean, Urbeltz pilotalekuan; material aukeraketa, berriz, gaur, 10:00etan
 
Urtero bezala, aurten ere izango da profesional mailako pilota partidarik Santikutzetan. Hitzordua hilaren 3an, igandea, izango da, arratsaldeko 17:30ean, Urbeltz pilotalekuan. Lehenik eta behin,  Urrutikoetxeak eta Barriolak osatutako bikoteak Irribarria eta Albisuk osatutakoaren aurka jokatuko dute. Bigarren partida, berriz, buruz burukoa, Jaunarenak eta Artolak elkarren aurka jokatuko dutena. Partidetarako material aukeraketa, berriz, gaur, asteazkena, egingo dute, 10:00etatik aurrera, pilotalekuan bertan.
 
Barrakak eta txosna
Bestalde, jai egitarauan, hainbat aldaketa izan dira. Batetik, egitarauaren atzealdean ageri diren 'bestelako oharretan', gaztelaniaz, jartzen du haurren eguna maiatzaren 2an dela, baina 4an da. Barraken prezioa ere ez dago behar bezala adierazita, 4 bidaia baitira, eta ez 5, 3 euroren truke. 
 
Bestalde, txosnaguneko egitarauari dagokionez, maiatzaren 2an, 20:30ean arituko den taldea Urgatz izango da, eta ez Altxatu. Maiatzaren 4an, bestalde, Doinua Musika Eskolako Konboen emanaldia izango da, 18:30ean, eta 1etik 4ra arteko eguerdi guztietan, pintxo-potea egingo da.
 

Kartela

 

Albiste guztiak