pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Eguraldi iragarpenek eraginda, kiroldegian joko dute haurrek danborrada
29
Api
2015

Eguraldi iragarpenek eraginda, kiroldegian joko dute haurrek danborrada

17:30ean izango da, eta ondoren, eguraldiak laguntzen badu, desfilea egingo dute plazarantz

Maiatzaren batean, ostirala, Haur eta Gazte Danborrada egingo da. Hasiera batean, Laubidetik ziren ateratzekoak, baina eguraldi iragarpenak ikusita, egitaraua aldatzea erabaki dute antolatzaileek. Azkenean, Bikuña kiroldegian egingo da saio nagusia, 17:30etik aurrera. Haurrak kantxan arituko dira jotzen, eta ikusleak harmailetan eserita egongo dira.
 
Ikuskizun nagusia amaitzean, eguraldiak laguntzen badu, parte-hartzaile guztiek desfilea egingo dute plazarantz. 
 
Inoizko danborradarik handiena
2015eko Santikutz hauetan, inoizko haur eta gazte danborradarik handiena izango dugu, 200etik gora umek parte hartuko baitute. Konpainia berria ere izango da, gainera, alardearena.
 
Eta Udalbatza Txikiak ere izango du protagonismoa egun horretan. Aurten aurrenekoz osatu da Udalbatza Txikia; alegia, Haur eta Gazteen Eguneko agintari berriak: Mikel Altuna alkatea, Saray Martinez, Irati Encina, Alba Chantar, Jon Ros, Jon Ander Gurrutxaga eta Beñat Iturbe zinegotziak, eta herriko ikurra den Olaria, Jon Igai.
 

Albiste guztiak