Print this page
Legazpiko saltoki guztientzako Merkataritza Bulego Teknikoa
17
Mai
2023

Legazpiko saltoki guztientzako Merkataritza Bulego Teknikoa

Informazio saioa gaur, asteazkena, 15: 00etan, Kultur Etxean

 
Merkataritzako Bulego Teknikoak laguntza espezializatua ematen du saltokien lehiakortasuna hobetzeko hainbat gaitan:
 
o Dirulaguntzei buruzko informazioa
o Merkataritza digitalizatzen laguntzea
o Belaunaldien arteko transmisioa
o Berrikuntza-prozesuak
o Prestakuntza
o Energia aurrezteko planak
o TicketBairen ezarpenari buruzko informazioa
 
Informazio gehiago jakiteko gaur, maiatzak 17, 15:00etan, aurkezpen bilera egongo da Kultur Etxeko Aretoan.
 
Legazpiko bulegoa Saturnino Telleria 1eko udal lokaletan dago.
Bere zerbitzuak doan eskaintzen dizkie merkatarien elkarte bateko kide diren nahiz bazkide ez diren saltokiei.
 
Merkataritzako Bulego Teknikoa Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak diruz lagundutako zerbitzua da
Harremanetan jartzeko: Telf: 722 414 501, e-maila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.